Arrasateko bigarren ikasle eguna, martxoaren 23an

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 22a, 16:13

Ikasle Abertzaleak taldeak finkatu du eguna bigarren Ikasle Eguna egiteko. Martxoaren 23an –zapatua– egingo dute, eta egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako: hitzaldia, mural margoketa, bazkaria, karrop poteoa... eta eguna ondo borobiltzeko kontzertuak egingo dituzte gaztetxean Against You, Perlata eta Libertad Condicional taldeek.

Hona hemen Ikasle egunaren harira ikasle abertzaleak taldeak plazaratu duen oharra, bere osotasunean:

"Kaixo gazte! Hementxe dator Arrasateko II. Ikasle Eguna, Ikasle Abertzaleek antolatua, gure aldarrikapenez kalea betetzeko eta borrokan harro jarraituko dugula ozen esateko, ikasleen eskubideen alde, Euskal Eskola Nazionalaren alde, Euskal Herriko ikasleen eta langile klasearen interesen alde, gure herriaren askapen osoaren alde… Martxoaren 23an IA-k bidean jarraitzen duela eta etsiko ez duela ospatuko dugu!

Aurtengo egitarauan plangintza politikoa eta jai giro Itzela batuko ditugu, eta dei egiten diegu Arrasateko ikasle, gazte eta borrokalari guztiei gurekin bat eginda igaro dezaten eguna, hitzaldietan, mural margoketan, herri bazkarian, poteoan, kontzentrazioan eta gaueko kontzertuetan!
Ikasle borrokaz lortuko dugu!
Jo ta ke irabazi arte!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak