Gizarte zerbitzuetako gastuari dagokionez, Arrasate puntakoen artean

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 22a, 15:05

The Global Experience

Espainiako Estatuaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak egindako sailkapenaren arabera –non Euskal Herriko eta Espainiako 20.000 biztanletik gorako udalerriak dauden– Arrasatek hirugarren postua eskuratu du, bigarren urtez jarraian.  Biztanleko 245,80 euro inbertitzearren lortu du hirugarren izatea. Lehen postua Errenteriak du –275,74 euro biztanleko–, eta bigarren Santurtzi izan da –262,55 euro biztanleko–. 

"Gizarte osasuntsu bat, gizarte kohesionatu bat da, inor atzean uzten ez duen gizarte bat, horretarako beharrezkoa da gizarte zerbitzuetan inbertitzea eta hori gizarte osoarentzat da onuragarria" azaldu du Maria Ubarretxenak, hirugarren postua bigarrenez jarraian lortu ostean. Arrasateko alkateak etorkizunean ere bide horri eustea beharrezkoa dela dio eta Udalaren kontuen egoera ona dela eta etorkizunean inbertsio horri eustea ere posible izango dela adierazi du.

Gizarte zerbitzuetan egiten duten inbertsioari dagokionez, Espainiako Estatuaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak bikaintzat jo ditu estatu mailako 31 udalerri. Izendapen hori jaso ahal izateko honako baldintzak bete behar dira: 

  • Gizarte zerbitzuetan urtean, biztanle bakoitzeko, 100 eurokotik gorako inbertsioa egitea.
  • Aipatu inbertsioa aurreko urtekoa baino txikiagoa ez izatea.
  • Gizarte gastua aurrekontu orokorraren % 10etik gorakoa izatea.
  • Udalak finantza-gardentasunaren printzipioa betetzea, hau da, datuak gardentasun atari batean kontrastatzea posible izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak