Dead Furies Arrasateko Gaztetxean

Aitor Zuazabeitia 2019ko urt. 22a, 15:09

Rock City a Go Go lan berria Europan zehar aurkezten ari da talde estoniarra eta ostegunean, hilak 24, Arrasateko Gaztetxean  izango da hirukotea, 22:00tan.

Dead Furies taldea 2016an sortu zen Estonian eta ordutik ez dira oholtzatik jaitsi. Rock City a Go Go diska kaleratu duten hirugarrena da Devil’s music eta No talkin’ all action lanen ostean.

Taldea hiru musikarik osatzen dute, baina jakina den bezala oholtza gainean dagoen jende kopurua ez da publikoa rock musikaz zoratzeraino gozatu arazteko inolako oztoporik.

Hirukotea indartsu dator high-energy eta punk-hard rock musika eskaintzen. Taldea ezezaguna egiten zaionarentzat, Stooges, MC5 eta  hasierako Hellacopters taldeen eskolakoak dira.

Taldea ezagutzeko interesik izanez gero, deadfuries.com webgunean aurkitu daiteke beraien diskografia, bideoklipak, argazki galeria kontaktua eta sarrerak erosteko aukera. Hala ere taldea ezagutzeko aukerarik onena ostegunean izango da  22:00tan Arrasateko Gaztetxean. Sarrera beti bezala 5 euroren trukean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak