Lezo Urreiztieta
Dokumentala Martin Ugaldek Lezo Urreiztietari 1975-1978 bitartean grabatutako 35 orduko elkarrizketa batean oinarritzen da. Izan ere, bere bizia arriskuan jarriz, ehunka pertsonarena salbatu zituen, Euskal Herri aske bat negoziatu zuen atzerriko gobernuekin Espainiako Gerra Zibilean, Bilbon armaz betetako 17 barku sartzea lortu zuen... Lezo hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina emango du ezagutzera, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez.
Josu Martinez
EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlaria da, eta hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezko komunikabideak aztertzen dituen NOR taldeko kidea. Itsasoaren alaba (2009), Sagarren denbora (2010), Prohibido recordar (2010) eta Gure Sor lekuaren bila (2015) dokumentalak zuzendu ditu eta Barrura begiratzeko leihoak (2012) kolaborazio-dokumentalean parte hartu zuen.