Gizon Taldearen bigarren topaketa berdintasunaren alde

Aitor Zuazabeitia 2019ko urt. 21a, 15:59
Gizon Taldea aurreko topaketan Biteri Eskolan.

Mondragon Unibertsitateko Biteri ikasle-egoitza nagusiak beste topaketa bat antolatu du Elkarhezitzen eta Piper Txuriak elkarteekin batera. Otsailaren 5ean izango da, 18:30ean, Biteri Eskolan.

Gizon Taldeak bigarren topaketa bat antolatu du urtarrilaren 16an egindako saioaren jarraipen gisa. Ekimenaren balorazioa positiboa izan zen aurrekoan; hamabi gizonezko elkartu ziren. 

Topaketan, aldaketa pertsonaletik, kontzientzia berri bat sortzea dute helburu, aldaketa sozialaren aurrean gizonen eta emakumeen arteko harreman mota berrien bila, eta, bide batez, gizon izateko, maskulinitatea sentitzeko eta bizitzeko modu berri edo ezberdinak aztertuta.

Aurreko saioan Ritxar Bacete Gonzalez eta Juanma Feito aritu ziren hezitzaile edo dinamizatzaile lanetan. Bi hauek ekimenak lantzen dituen gaietan adituak dira eta Juanma Feito kide den Piper Txuriak elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren saria jaso zuen (2016ko Zirgari sariak) gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko lanagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak