Bi arrasatear erreskatatuak izan dira Pirinioetan

Maialen Regueiro 2019ko urt. 21a, 11:47

34 urteko bi arrasatear erreskatatu zituzten atzo Pirinioetan. Zapatuan ilunkaran, Aspe jaisten ari zirela eta lainoaren eraginez, bidez deskuidatu ziren eta larrialdietara deitu zuten. Bibak bat egin (kanpamentua eraikitzea gaua igarotzeko) eta bertan igaro zuten zapatuko gaua. Mendizaleek ondo zeudela adierazi zutenez, erreskatea ez zen atzo goizera arte abiatu. 

Atzo goizeko 7:30etan ekin zion Guardia Zibilak erreskateari. Mendizaleek koordenadak bidali zizkieten Jacako mendi erreskate taldeko kideei leku horretara abiatzeko. Hala, Candachu eski-estazioko teleaulki bat erabiltzeko eskaera egin zuten lehenik, eta ondoren, elurretako motorra. Mendizaleen kokapena eta adierazitako koordenadak ez zetozen bat, mendizaleek bigarrenez bidali behar izan zituztelarik. Egoera horren ondorioz, erreskatea atzeratu egin zen, baina 16:30etan bi arrasatearrak egoera onean aurkitu zituzten. 

Bi arrasatearrak erreskatatzen (Irudiak: Guardia Zibilaren mendi erreskate taldea)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak