Arrasateko Txosna Batzordeak "ia 2.000 euroko fidantza kendu izana" salatu du

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko urt. 20a, 12:30
2015ko sanjuanetako txosnaguneko argazkia

Bi arrazoi direla eta, fidantza hori kendu diotela salatu du Txosna Batzordeak. Arrazoi horiek, "txosnagunea zikin geratzen dela" eta "ez dituela ordutegiak errespetatu", izan dira batzordearen hitzetan.

Arrasateko Txosna Batzordeak, jaietarako jarri beharreko 2.000 euroko fidantza kendu diotela salatu du ohar baten bidez. "Ez da lehen aldia Txosna Batzordeak ohar bat atera behar duela EAJ-PSEk osatutako Udal Gobernuaren inguruan. Oraingoan, beste zerbait gehitu zaigu, Txosna Batzordeko eragileek jartzen duten ia 2.000 euroko fidantza kentzea. Bi gauza leporatzen dizkigute: Txosnagunea 'zikin' geratzen dela, eta txosnaguneak ez dituela ordutegiak errespetatu", azaldu du batzordeak.

"Badirudi, EAJ-PSEri Txosna Batzordeari trabak ipintzea gustatzen zaiola. Hainbat bider, oso epe laburrarekin, iritsi izan zaigu ezinbestean bete beharreko azken orduko betebeharren bat. Gure egoera ez da batere erosoa une hauetan, eta ez dakigu zein izango den hurrengo pausua...", gaineratu dute Txosna Batzordetik.

Ohar osoa irakurtzeko egin klik atxikita dagoen pdf-an.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak