Aurreko jardunaldian Gasteizko Gaztedi hartu zuten mendean (24-17) arrasatearrek, ligako oilarretako bat, baino atzo ezin izan zuten balentria errepikatu. "Atsedenaldian jarri dugun helburu nagusia lortu dugu; lau entsegu egin eta bonus puntu erasokor bat lortzea. Alde horretatik oso pozik gaude; hamabost jokalari bakarrik etorrita halako maila duen talde baten aurka...", uste du Dolarak.
Hurrengo asteburutik aurrera hasten da euren liga
Datozen jardunaldiak izango dira Arrasate Rugby Taldearendako benetan garrantzitsuak. Gernika, Baztan, Getxo eta Bera-Bera izango dira hurrengo aurkariak, ART-rentzat zuzenagoak direnak: "Mailari eustea da denboraldiko helburua, nola edo hala. Hurrengo urtean hamar bat gazte datoz sekulako gogoekin eta hori aprobetxatu beharra dago; hau izan behar da gure maila".