Zientziaz eta teknologiaz ikasten, legoa eta ilusioa oinarri

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urt. 19a, 16:34

Goiz berezia izan da gaurkoa Arrasateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean, Ulma Taldeak, Ikerlanek, Mondragon Unibertsitateak eta Ausolanek antolatutako Micro First Lego League-Mondragon Innobasque txapelketaren lehen edizioa jokatu da-eta bertan. EAEko 16 ikastetxetatik etorritako 200 bat gaztek hartu dute parte; gaurkoan sailkapenik egon ez den arren, emozioa barra-barra izan dute lehietan. 

Irekiera ekitaldi berezi batekin ekin zaio txapelketari, aldez aurretik ikasleak lanean jarrita bazeuden ere. Irekiera ekitaldian, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Mondragon Taldeko presidente Iñigo Ucin, Mondragon Unibertsitateko errektore Bixente Atxa, Arrasateko alkate Maria Ubarretxena, Innobasqueko zuzendari Leire Bilbao, Innobasqueko presidente Manu Salaverria eta Ekonomia Sustapenerako diputatu Ainhoa Aizpuruk botoi erraldoi bat sakatuz bertaratutakoak Into Orbit erronkan murgiltzera gonbidatu dituzte.

20 talde

Ikasleak ikerketa eta zientziaren arloan murgildu dira. Lehen edizio honetan 20 taldek hartu dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak; zehazki, Arizmendi ikastolatik bost taldek, Mariaren Lagundiatik hiruk, Axular, El Regato, Urkide eta Jesus Maria ikastetxeetatik bik eta Trueba, Egibide, Elburgo eta Zuazola ikastetxetatik talde banak.

Jardunaldiaren arrakasta bermatzeko garrantzitsua izan da parte hartu duten 50 boluntarioen presentzia. Horien artean 20 Floater izan dira, 12 epaile, bi arbitro zuzendari, bi Pit Manager, bi Score eta Time Keeper eta lau Open Field izan dira.

Esandako moduan, gaurko jardunaldia ez zen puntuagarria. Euskadiko txapelketaren finala otsailaren 16an izango da Gasteizko Europa Jauregian, eta bertan parte hartuko duten zenbait taldek euren proiektuen egoera aztertzeko aukera izan dute Micro First Lego League Mondragon-Innobasquen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak