Bertso saioaren ostean, bazkaria izan dute Jai-Zale tabernan bertan 40 bat lagunek. Antolatzaileak "jendearen erantzunarekin oso pozik" daudela azaldu dute, eta jai giroak arratsaldean jarraitu egingo du kontzertu akustikoekin. Idoia Asurmendi aramaioarrak emanaldia eskainiko du, eta baita The Liernors-ek ere. Gauean DJ Orujoren txanda izango da.
