Ikurrina igo du Jose Antonio Altuna 'Txatillo'k, Arizmendiarrieta plazan

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko urt. 19a, 14:43

1977ko urtarrilaren 19an, gaur 42 urte, jarri zuten ikurrina aurrenekoz Arrasateko udaletxean, Txatillo alkate zelarik. Gaur, berak igo du Arizmendiarrieta plazan, hainbat herritarren aurrean.

Herritarrek euren botoekin hala erabakita, Arrasateko Arizmendiarrieta plazan jarri dute ikurrina erraldoi bat. Lau guneren artean erabaki behar zuten herritarrek bandera non ezartzea, eta hala erabaki ostean, Jose Antonio Altuna Txatillo alkate ohiak igo du mastara.

Izan ere, duela 42 urte gaurko egunez jarri zuten lehenengoz ikurrina Arrasateko udaletxean, eta orduan alkate Altuna bera zen: "39 urte nituen, beraz, pentsa zenbat urte igaro diren. Oraindik, une hura gogoratzen dudanean hunkitu egiten naiz", azaldu dio Txatillok GOIENAri.

"Oraingoan ere kosta egin da jartzea", txantxa egin du Jose Antonio Altunak, ikurrina mastan ezartzeko arazoak izan baitituzte aurreneko saiakeran. Hala ere, herritarrek, bandera ondo ezartzen zuten bitartean Ikusi Mendizaleak kantua abesten girotu dute eguerdia txistulariek lagunduta. Behin ikurrina jasota, Txatillok bertan bildu diren herritarrei eskerrak eman die, eta "gora Arrasate eta gora Euskal Herria askatuta" oihuarekin bukatu du bere hitzaldi laburra.

Herritarrekin batera, Arrasateko alkate Mari Ubarretxena eta EAJko beste hainbat kide ere batu dira plazan, baita EH Bilduko Eneko Barberena eta Maider Morras alkategaia edota Baleike-ko Igor Urizar ere, besteak beste.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak