"Talde argazkia ateratzearena keinu bat da, erabaki politiko batzuen ondorioz oztopatu gura duten proiektu autogestionatu bati begira", adierazi dio GOIENAri EHEko Danel Etxagibelek.
Laugarren urteurreneko ospakizunak Jai Zalen
Asteburu honetan askotariko ospakizunak izango dituzte Arrasaten "euskararendako arnasgune" bihurtu den Jai Zale tabernan. "Askorik pentsatu gabe, Arrasaten euskararendako txoko bat sortzea genuelako helburu, abiatu genuen proiektu hau. Ederrak izan dira bizitako lau urteak, lan handia eskatu dutenak, baina bada garaia beste fase bati abiatzeko; esku onetan uzten dugu Jai Zale, euskararentzat arnasgune izaten jarraituko duela jakinda", gaineratu du Etxagibelek.
Bihar, urtarrilak 19, Uxue Alberdiren eta Sustrai Colinaren eskutik bertso saioa izango dute (12:30) eta gero bazkaria izango dute, besteak beste.