Garaia Sariak ibilbide luzea ez izan arren, dagoeneko errotu direla adierazi dute antolatzaileek: "Horren bidez pertsonen eta enpresen lana eta
jarduera errekonozitu nahi da, Garaia ekosistema aktibo eta ekintzaile bihurtzen dutelako".
Software ingeniaritzan eta Interneteko teknologietan espezializatutako enpresa da Onenpro, eta ekintzailetzan egindako ibilbidea aitortu zitzaion Onenpro enpresari. Lanean "nekaezinak" izatea nabarmendu zuen Saiolan SAko Angel Mari Etxabek.
Diseimedia enpresari, ostera, inplikazioa eta enpresen arteko elkarlana aitortu diote: "Komunikazio profesionala eta sormenezkoa eskaintzen du, tratu pertsonalizatu baten bitartez, eta irtenbide errealistak proposatzen ditu, negozio zehatz bakoitzaren beharretara egokituta".