'Inondik inora' haur antzerkiaz gozatzeko aukera bihar Amaia antzokian

Eneko Azurmendi 2019ko urt. 18a, 11:38
'Inondik inora' antzezlaneko irudi bat. Argazkia: Benetan Be.

17:00etan izango da Benetan Be antzerki taldearen emanaldia, Amaia antzokian. Umorea eta poesia, zuzeneko musika, panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakin-mina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da, konpainiaren esanetan. Sarrera bost euro da.

4 urtetik gorako haurrei zuzendutako antzerkia da Inondik inora, 50 minutu inguru irauten duena. Postari bat eta bere zorroa dira emanaldiko protagonistak. "Benetan harritzeko modukoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan!".

Hala ere, ezin da "inondik inora ere" paketerik zabaldu, Benetan Be konpainiako kideen esanetan. "Seme-alabei elkarbizitzen, arauak betetzen, zuzen jokatzen, enpatia garatzen eta euren buruak zaintzen derrigorrez irakatsi behar diegu. Eta libre nahi ditugu, pozik, burujabe, gorputzaren jabe, jakin-minez gainezka, bidegabekeriei eta zentzugabekeriei kontra egiten, euren buruari eta izaerari entzuten, desobeditzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak