Oilarrek ez diote Kanpanzar ART taldeari beldurrik ematen

Xabier Urtzelai 2019ko urtarrilaren 17a

Gabonetako atsedenaldiak on egin dio Arrasate Kanpanzarri. Zuri-moreek taldea indartzeko baliatu dituzte atseden egunak, eta joan den astean ligako oilarretako bat den Gaztedik ezuste ederra hartu zuen Mojategin (24-17). Zapatuan, beste oilar bat izango da Mojategin.

Joan den asteburuko garaipena ikusita, errespetua ez, baina ARTk beldurra galdu du ligako kontrario gogorren aurrean. Eta zapatuan (16:30, Mojategi), hori erakusteko beste aukera bat izango dute, bigarren dagoen Atletico San Sebastian/Hernani taldearen kontra jokatuta. ARTk hauspoa hartu du, joan den asteko garaipenarekin sailkapeneko zuloa atzean utzi eta zortzigarren postura egin du salto. Hala ere, arrasatearrek mailari eusteko borrokan murgilduta jarraitzen dute buru-belarri, eta hurrengo asteak gogorrak izango dira. Otsailean, bereziki, kontrario zuzenak izango dituzte aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak