2018ko abuztuaren 10ean Lenin Peak (7.134m) eta abuztuaren 20an Khan Tengri (7.010m) mendiak igo zituen Iztuetak, bakarrik. «Bakarkako igoeren sentsazioak, gogoetak eta irudiak» jaso dituzte Denbora izeneko leku bat dokumentalean. Aurretik egin izan dituen emanaldietan, Iztuetak berak zuzeneko hitzekin eta musikarekin hornitu izan du emanaldia.