Kultura emanaldietarako sarrerak eta kontzertuak Ibai-Arteren eskutik

Maialen Regueiro 2019ko urt. 16a, 16:42

Ibai-Artek Kultura? Nik Arrasaten! egitasmoaren baitan, urtarrilean zehar, Arrasaten egongo diren hainbat kultura emanaldietarako sarrerak zozketatuko ditu. Horrez gain, urtarrilaren 26rako kontzertu bat antolatu du, herriko plazan izango dena. 

Kontzertua urtarrilaren 26an

Musika izango da protagonista 19:00etatik aurrera, Arrasateko herriko plazan, Tributo el Barrio - Tala & Su Banda taldeak emananaldia eskainiko duelarik. 

Kultura emanaldien sarreren zozketa

Arrasateko kultura emanaldiak bultzatzeko asmoz, hainbat emanaldietarako sarrerak zozketatuko ditu merkataritza elkarteak. Inondik inora haur antzerkirako 25 sarrera bikoitz ditu eta emanaldia urtarrilaren 19an izango da. Zine emanaldietarako, berriz, 50 sarrera bikoitz ditu eta pelikula sarituak erabakiko du. Azkenik, otsailaren 18ko Madame Butterfly operarako 20 sarrera bikoitz ditu. Sarrera hauen zozketa Arrasateko dendetan egindako erosketen artean egingo da eta horiek urtarrilaren 26an, kontzertuaren ostean jakinaraziko dira. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak