Aurten ere Hidalgobason egingo da zuhaitz eguneko landaketa

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 15a, 11:43
Irudia: Naturtzaindia

Zapatuan egingo da Zuhaitz eguna, eta zuhaitz landaketan parte hartu nahi duten herritarrek Arrasateko Institutuan dute hitzordua 10:00etan. Pixkanaka Hidalgobasora abiatuko dira elorri beltza, elorri zuria, gurbitza, basaerramua, gorostia, edo zuhandorra bezalako zuhaitzak landatzeko. Bestalde, 08:00etatik 14:00etara, zazpi mintegitako zuhaitzak erosi ahalko dira Seber Altuben. 

Mintegiek aldez aurretik egindako enkarguak jasoko dituzte. Enkargu horiek egiteko, beheko taulan ikus ditzakezue kontakturako telefono zenbakiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak