Ford Mugarrik ezin izan du Corazonistas taldearekin (24-29)

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 13a, 14:05

Ford Mugarri eskubaloi taldeak Corazonistas taldearen aurka 24-29 galdu du Iturripen jokatutako partiduan. Etxeko taldeak hainbat hutsegite egin ditu erasoan, zein defentsan, eta bigarren zatian, aurkariak aurretik jarrita ezin izan diote markagailuari buelta eman.

Ford Mugarriko mutilak ondo hasi dute partidua, izan ere, 11-5 jarri dira aurretik. Hala ere, horren ostean, ia ordu laurden golik sartu barik egon dira arrasatearrak, eta atsedenaldira, 11-12 joan dira. Hortik aurrera, kondifantza galdu dute, erasoko jokaldietan kosta egin zaie baloia sartzea, eta Corazonistas taldekoek ez dute barkatu. Partidua, bost puntuko aldearekin amaitu da, 24-29.

Hurrengo partidua, kanpoan

Zortzigarren postuan dago Ford Mugarri taldea, hamabi punturekin. Hala, datorren astean, etxetik kanpora jokatu beharko dute sailkapenean beraien azpitik dagopen Urdaneta taldearen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak