Shot! estudioa martxan da berriz

Jokin Etxebarria 2019ko urtarrilaren 11

Pasa den urteko maiatzaren 21ean erre zenetik, berririk pozgarrienetako bat da dagoeneko taldeak hasi direla grabatzen Shot! estudioan. Horren adibide da Zubieta-Antiguoko Txorroskilo taldearen saioa. Aurrez hartuta zituzten konpromiso batzuei aurre egin eta gero, gauza guztiak ondo jartzeko geldialdia egingo dute berriz, lanean hasita bai, baina "errenka" baitabiltza. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak