Sumision City Blues eta Señor No taldeak gaur Arrasateko gaztetxean

Jokin Etxebarria 2019ko urt. 11a, 12:50
Señor No taldea bi urteren buruan bueltatuko da Arrasatera

Kontzertu berezia izanda, ostegunaz gain, ostiralean ere emanaldia egingo da oraingoan. Urtarrilaren 31ra bitartean, Nerabe, Dead Furies eta Giante taldeek ere joko dute Kooltur Ostegunen barruan

Sumision City Blues talde gasteiztarrak eta Señor No donostiarrak erdi bana kaleratu duten singlea aitzakia ederra hartuta, kontzertu izerditsua egingo dute beraientzat plaza kuttuna den Arrasateko gaztetxean. Pare bat urte pasa dira Señor No-k Arrasaten azken aldiz jo zuela, eta taldea berriz ikusteko gogotsu daude zaleak. Sumision City Blues talde gasteiztarrak, bestalde, bere blues berezi eta rockand-rollarekin guztiak dantzan jarriko ditu. Gainera, agur biran dago sartuta taldea eta Arrasatekoa izango da joko duen azken kontzertuetako bat. Emanaldi berezia izango da, beraz, gaurkoa, eta, berezia den heinean, ostiralean egingo da ostegunean beharrean, Kooltur Ostegunen barruan ohikoa den tankeran.

Hilabete bukaera arte egongo da musikarekin gozatzen jarraitzeko aukera gaztetxean. Izan ere, sona hartzen ari den Nerabe taldea izango da urtarrilaren 17an, Dead Furies estoniarrak izango dira astebete geroago eta Giante urtarrilaren 31n.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak