Martxoak 8ko XXII. Kartel Lehiaketa abian da

Maialen Regueiro 2019ko urt. 10a, 17:21

Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak XXII. Kartel Lehiaketa antolatu du martxoak 8rako. Sentitu, pentsatu eta ekin feminismoari! da gaia eta lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 15a izango da, Arrasateko BAZen. Irabazleak 450 euroko saria jasoko du. 

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak

1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak hartu dezake parte.

2.- Aurkeztu beharreko kartelen neurriak 50x70 zentimetrokoak izango dira. Inprimatuta eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira lanak.

3.- Teknika librea izango da.

4.- Kartelek derrigorrean testu hau izan beharko dute: Sentitu, pentsatu eta ekin feminismoari! Lemaz gain, kartelak “MARTXOAK 8” testua ere izan beharko du.

5.- Irabazleak 450 euroko saria jasoko du (sariak PFEZ-ren atxikipena izango du).

6.- Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak.

7.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira lanak. Horrekin batera, kartazal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

8.- Lanak Arrasateko BAZera (Arano-Gartzia maisu maistra kalea 8, 20.500 Arrasate-Gipuzkoa) eraman (edo bidali) behar dira. Lanak aurkezteko azken eguna, otsailak 15, ostirala, 14:00ak baino lehen.

9.- Saritu gabe gertatzen diren lanak, erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren, egileek lanak jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko du Udalak eta horietaz libreki baliatu ahal izango du, eta ez da onartuko erreklamatzeko edo kalte-ordaintzeko eskubiderik.

10.- Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.

11.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

12.- Lehiaketa honetan parte hartuz gero, esan gura du arau hauek onartzen direla.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak