Erretzeari uzteko tailerrak osasun etxeak antolatuta

Maialen Regueiro 2019ko urtarrilaren 10a

Arrasateko osasun etxeak erretzeari uzteko tailerrak antolatu ditu, urtarrilean eta otsailean burutuko direnak. Saio bakoitzak 90 minutuko iraupena izango du eta Debagoieneko ospitalean egingo dira, 15:00etan hasita. Tailer hauetan parte hartu nahi duenak bihar izango du izena emateko azken eguna, osasun etxera deituta (943 03 52 50). Lehen saioa urtarrilaren 15ean izango da. 

Egutegia

Urtarrilean
Urtarrilak 15
Urtarrilak 22
Urtarrilak 29
Otsailean
Otsailak 5
Otsailak 26

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak