Ford Mugarrik bigarren itzulia hasiko du igandean

Jokin Etxebarria 2019ko urtarrilaren 10a

Bigarren itzulia hasiko dute Ford Mugarrikoek

Gasteizko Corazonistas taldearen aurka jokatuko dute Patxi Garciaren mutilek, igandean, 11:30tan, Iturripen

Gabonetako opor egunak atzean utzita, Arrasateko eskubaloi taldekoek bigarren itzuliko lehen neurketa izango dute igandean, 11:30ean, Iturripen. Aurkaria Gasteizko Corazonistas taldea izango da. Lehen itzulian hiru goletako diferentziaz galdu zuten arrasatearrek eta, gaur egun, taula erdian aurkari zuzena dela kontuan hartuta, garrantzi berezia izan dezake partiduak, bai garaipenarengatik eta baita gol diferentziarengatik ere.

Azken partiduan Aloña Mendiren aurkako derbian galtzaile irten baziren ere, behetik gora dator Patxi Garciaren taldea. Azken zortzi partiduetatik sei irabazteko kapaz izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak