Ointxe!-ko zazpi jokalari Euskadiko selekzioarekin

Jokin Etxebarria 2019ko urt. 10a, 12:51
Euskadirekin jokatu duten Ointxe!-ko zazpi jokalariak

Mutilen eta nesken kadete eta infantil mailan, selekzioen arteko Espainiako txapelketan hartu dute parte Huelvan

Pasa den asteburuan, selekzioen arteko Espainiako Txapelketa jokatu zen Huelvan eta bertan izan ziren Ointxe!-ko zazpi jokalari. Mutilen kadete mailan, berezi mailan mantentzea lortu zuten Julen Lorentzok eta Aitzol Lagunillak. Lorpen bera eskuratu zuten kadete nesketan Maider Castellanok eta Sonia Peredak. Infantil neskek ere maila berean jokatuko dute hurrengo urtean, Garazi Agirrek eta Areskoko June Guenetxeak lortutakoari esker. Infantil mutiletan, parte hartu dute Markel Errastik eta Lander Agirrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak