Arrasateko zikloturistek bazkide izateko epea zabaldu dute

Jokin Etxebarria 2019ko urtarrilaren 10a

Arrasateko zikloturistak Dorletan

Urtarrilaren 14tik 18ra, arratsaldeko zazpietatik zortzietara egongo da horretarako aukera, baita zikloturista lizentzia egitekoa ere

40 urtetik gora daramatza Arrasateko Debagoiena Zikloturista Klubak bizikleta maite dutenak elkartzen, eta helburu horrekin jarraitzeko asmoz dago kluba. Horregatik, bertako bazkide izateko epea zabaldu berri du. Epe hori urtarrilaren 14tik 18ra izango da, eta, horretarako, klubak Ignazio Zuloaga kalean daukan lokaletik pasa beharko da, arratsaldeko zazpietatik zortzietara.

Bazkide ez direnek ere bertatik pasatzeko aukera izango dute zikloturista lizentzia egin ahal izateko, klubekoak ez diren zikloturisten lizentziak ere bideratuko dituzte-eta Debagoiena Zikloturista Klubetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak