'Ausortu' ekimenari bi laborategi saio geratzen zaizkio

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 9a, 19:45
Gazteak izaro Andres musikariekin egindako sormen laborategian.

Horietako lehena, urtarrilaren 19an egingo dute, zapatua, eta bertan ikus-entzunezkoen esparruan murgilduko dira, Itziar Bastarrika eta Ekaitz Filarmendi artistekin. Bigarren eta azken saioa, otsailaren 2an egingo dute, eta bertan arte eszenikoetan trebatzen hasteko aukera izango dute, Kepa Errasti aktore aretxabaletarraren gidaritzapean. 

Hala azaldu dute AEDko eta Txatxilipurdiko antolatzaileek zer egingo duten urtarrilaren 19ko saioan: "Ikus-entzunezkoen esparruan murgilduko gara, Itziar Bastarrika eta Ekaitz Filarmendi artistekin. Argazkilaritza estenopeikoa ezagutuko dugu, hau da, egunero erabiltzen ditugun kamera digitalen funtzionamendurako giltza. Zure kamera propioa sortuko dugu eta, horrekin, modu analogikoan argazkiak egiten ikasi. Emaitza errebelatzen eta digitalizatzen ere trebatuko gara, laborategian egindakoa gordetzeko aukera izan dezagun".

Bigarren laborategian –otsailaren 2an egingo da– arte eszenikoak jorratuko dituzte luxuzko gonbidatu batekin; Kepa Errasti aktore aretxabaletarrarekin. Horietan parte hartzeko AEDra edo Txatxilipurdira jo. Bi saioak egun osokoak izango dira, 11:00etatik 19:00etara, parte hartzeek elkarrekin bazkaltzeko tartea egongo delarik. Prezioa, 15 euro saio bakoitzeko, bazkaria barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak