Eraso!, Sumision City Blues eta Señor No taldeak ikusteko aukera Arrasateko Gaztetxean

Maialen Regueiro 2019ko urt. 9a, 11:33

Kooltur ekintzaren baitan, bi hitzordu izango dira bihar eta egubakoitzean Arrasateko Gaztetxean. Eraso! zein Sumision City Blues eta Señor No-ren kontzertuari 22:00etan emango diote hasiera eta sarrera 5 euro ordaindu beharko da. 

Eraso!

Eraso! Zarauzko talde beteranoa da. Urte askotan, thrashean murgilduta egon ostean, bestelako koordenadatan ere dotore aritu da. Zazpigarren disko luzea, 'Inoren lurretan' argitaratu berri dute eta berorren izenak ondo definitzen du taldearen posizioa: hanka bat metalean, beste bat rockean, beraien bide propioa irmotasunez eta koherentziaz eginez.

Sumision City Blues eta Señor No

Sumision City Blues talde gasteiztarrak eta Señor No donostiarrak erdi bana kaleratu dute single-a. Sumision City Blues Gasteizen sortutako rock taldea da eta rocka zentzu gordinenean zainetan daramate. Señor No Donostiako punk-rock eta high-energy estiloak eskaintzen dituen taldea da. Xabi Garrek gidatuta disko ugari eta ehunka zuzeneko burutu dituzte. Australiatik bira luzea egin ostean, bueltan datoz. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak