Ikerlanek hiru Bikaintek doktoretza tesi garatuko ditu

Maialen Regueiro 2019ko urtarrilaren 8a

Eusko Jaurlaritzaren Bikaintek programaren barruan, Ikerlanek hiru doktoretza tesi garatuko ditu Euskadiko enpresekin.  Adimen artifiziala, garraio eta ekipo ondasunei aplikatutako machine learning eta energia biltegiratzea eta kudeatzea izango dira hiru arloak. 

Hiru doktoretza tesi berriek gaur egun Ikerlanek lantzen dituen hiru arlo handiak garatzeko balioko dute: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Izan ere, egun, Ikerlan 36 doktoretza garatzen ari da, horretarako esperientzia eta know-howa duelarik. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak