
Mondrak finalera heltzea lortu zuen, baina aise galdu zuen txapelketako faborito zen Realaren aurka. Abenduaren 29an jokatu zen Memoriala, eta guztira infantil mailako hamasei talde aritu ziren –horietatik hiru Mondrakoak– lau taldetan banatuta. Aipatzea, nahiz eta txapeldunorde izan, txapelketako jokalari onena Mondrako Urko Eraña izan zela.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.