Urtarrilaren 12ra begira, argazkia aterata eta autobusak prest

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 5a, 13:28

Datorren zapatuan, Bilboko kaleetan, manifestazio nazionala egingo du Sare plataformak, eta arrasatearrak hasi dira motorrak berotzen. Eguerdian, Herriko Plazan batu dira talde argazkia ateratzeko, eta Bilbora joateko autobus txartelak jada erosi daitezke Irati, Monte eta Jai-Zale tabernetan. 

Goizez edo arratsaldez joateko autobusak antolatu dituzte. Goizekoa 11:00etan abiatuko da Garibaitik, eta arratsaldekoa, aldiz, 15:30ean. Irati eta Jai-Zale tabernetan goiz zein arratsaldeko txartelak jarri dituzte salgai, eta Monten, aldiz, bakarrik arratsaldekoak. Txartelen prezioa; 10 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak