Pucciniren 'Madama Butterfly' opera egingo dute Amaia antzokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko urt. 3a, 09:30
2014an Amaia antzokian eskaini zuen Luis Mariano Elkarte Lirikoak 'Madama Butterfly' opera.

2014ko martxoan eskaini zuen Irungo Luis Mariano Elkarte Lirikoak, Ozenki Elkarteak gonbidatuta, Giacomo Pucciniren obra ezaguna Arrasateko antzokian, eta berriz ere ikusteko aukera izango da otsailaren 18an, 20:00etan; oraingoan, baina, Opera 2001 konpainiak eskainiko du eta ekoizpen handiagoa izango da. Domekan, urtarrilak 6, jarriko dituzte sarrerak salgai; Arrasate.eus eta Kutxabank.es atarietan eta antzokiko leihatilan eros daitezke 30 eurotan, eta baita ozenkielkartea@hotmail.es helbidera idatzita ere.

Izen handiko artistekin osatu du Opera 2001 konpainiak taularen gainean izango den taldea: Meeta  Ravel,Yiu Kyoung  eta Hiroko Morita soprano japoniarrak; Eduardo Sandoval eta David Baños tenoreak, Jiujie Jin mezzo-sopranoa, Paolo Rugiero eta  Giulio Boschetti baritonoak eta Yuko Otamik zuzentzen dituen Hirosakiko abesbatzak. Horiez gainera, Alfredo Troisi italiarra da eszenografia "ikusgarriaren" arduraduna, eta Martin Mazik-ek zuzentzen du, Pleveneko (Bulgaria) orkestra sinfonikoa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak