Kiroldegitik gaztetxera eraman dute Ishot!u

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko abe. 31a, 14:17
Arrasateko gaztetxean egingo dute asteburuan Musakolako kiroldegian egin nahi zuten elkartasun kontzertua.

Shot!en bidelagunak lagunarteak zapatuan jakinarazi zuen moduan, urtarrilaren 5ean Arrasateko Kiroldegian Ishot!u lelopean egin behar zuten elkartasun kontzertua bertan behera gelditu zen. Hala ere, "sortutako gastuak estaltzeko eta elkartasun ekimenarekin baliabide propioekin jarraitzeko", urtarrilaren 4an eta 5ean kontzertuak egingo dituzte Arrasateko Gaztetxean Ishot!u lelopean.

Euren esku ez dauden "azken orduko tramite administratiboak" izan dira Musakolako kontzertuak aurrera egiteko traba, eta "sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu dute antolatzaileek, eta, "ekimen hau babesten aritu diren musika talde zein gizabanako guztiei eskerrak eman".

"Epe motz zein ertainean aurreikusitako kontzertua bere horretan berriro antolatzea zaila dela" gaineratu dute, eta kontzerturako sarrera eskuratu dutenei ordaindutakoa bueltatuko zaiela. Sarrerak interneten Musikaze.eus plataformaren bidez eskuratu dutenek ordaina jasoko dute epe laburrean beraien txartel edo kontu korrontetan. Eta sarrerak eskuz erosi dituztenek dirua jaso ahal izango dute:

  • Urtarrilak 2, asteazkena. Irati tabernan, 17:00-21:00.
  • Urtarrilak 4, ostirala. Gaztetxean, 17:00-20:00.
  • Urtarrilak 5, larunbata. Gaztetxean, 17:00-20:00.

Irati tabernara edo Gaztetxera hurbildu ezinean, antolatzaileekin harremanetan jarri ishotujaialdia@gmail.com helbidera idatzita ordainketa nola egin adosteko.

Lau zuzeneko gaztetxean

Egubakoitzean, Urtarrilak 4, Itziarren Semeak eta Galukoma taldeak izango dira taularen gainean, 22:30ean hasita; eta, zapatuan, ordu berean, La Furia eta Pikete Lerroa –Fermin Muguruza eta Des-Kontrol–.

Sarrerak 5 eurotan salduko dituzte, eta antolatzaileek adierazi dute Kiroldegiko kontzerturako erositako sarrerek ez dutela baliorik izango Gaztetxeko kontzertuetarako, Gaztetxeko aforoa mugatua delako. Hortaz, kontzertuetako sarrerak Gaztetxean bakarrik erosi ahal izango dira; txarteldegia 21:30ean zabalduko da bi egunetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak