Ander Murua arrasatearrak irabazi du DV-Bankoa pilota txapelketa

Mireia Bikuña 2018ko abe. 22a, 17:04
Elizegi eta Murua, sariekin.

Elizegirekin bikote eginez, 22-11 irabazi du Egiguren azpeitiarraren eta Gartzia oñatiarraren kontra. Partidu polita jokatu dute bi bikoteek, baina, Muruak eta Elizegik orekatuago jokatu dute, eta horrek, txapela janzteko balio izan die.

Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatu dira DV-Bankoa txapelketako finalak. Horietako batean, bi pilotari debagoiendar aritu dira, nor baino nor gehiago. Lan txukuna egin dute biek ala biek. Bereziki, Ander Muruak. Kantxako bere eremua ondo defendatu du, eta erasoak ondo bukatu ditu tantoak. Sakez ere, hainbat tanto egin ditu. Aurreko koadroetan fin ibili da, eta Elizegik ondo babestu ditu atzeko koadroak.

Egiguren-Gartzia bikotea partidua sartuta egon da, 11-6 atzean geratu diren arte. Orduan, urduri ipini dira biak, eta asko kosta zaie tantoak egitea. Apenas izan dute irabazteko aukerarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak