
Irudia: Zirkuitu horri bi bira eman behar dizkiote korrikalariek.

Astoa ikur duten auzotarrak lasterketa honen lehen edizioa antolatzera animatu dira. 2,6 kilometroko zirkuituari bi buelta eman beharko dizkiote parte hartzaileek, eta sariak egongo dira emakumezko eta gizonezko azkarrenentzat, eta baita mozorro onenari ere. 12:00etan hasiko da, Legarra Plazan, eta izen ematea ordu bete lehenago egin ahalko dute 16 urtetik gorakoek.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.