Mozanbikeko lantaldea
Bi probintzietan 4 distritu ezberdinetan bizi diren 4 kooperantek osatzen dute Mozambikeko lantaldea eta probintzietako bizimodu ohikoena nekazaritza da. Nekarazientzat diru iturri bermea da Mundukide, gobernuarentzat berriz, emaitza errealak eskaintzen dituen lankidetza eredua.
18 urte Mozanbiken
Mundukide orain dela 18 urte hasi zen Afrikan, herrialde pobretuenetako pertsona pobretuenei garapenerako aukera erreal bat eskaintzeko lanean. Ordutik milaka familia izan dira egunerokotasunean sortzen diren elikadura, hezkuntza, osasuna eta etxebizitza alorreko oinarrizko beharrei aurre egiteko familia ekonomia hobetu dutenak.
Kanpainarekin nola kolaboratu
Bakoitzaren txikitasunetik gauza handiak egiten ohituta dagoelako, Mundukidek Euskal Herriko herritar guztiak kanpaian parte hartzera animatu nahi ditu hurrengo argibideei jarraituaz. Ezagutu nola kolaboratu dezakezun eta lagundu Mozambiken gero eta pertsona gehiagori benetako garapenerako alternatiba eskaintzen. Egizu 25€, 50€, 100€ edo beste kopuru baten ekarpena:
- www.laboralkutxa.com/eu/solidaritatea/mundukide
- LABORAL Kutxako bulegoetan
- Transferentzia bitartez: ES54 3035 0001 56 0010122192.