Besaide M.E. zuzendaritza berritzeko kide bila ari da

Xabi Gorostidi 2018ko abe. 17a, 16:18

2019 urte hasieran ibilbidea agortuko du gaur egungo zuzendaritzak, zazpi kidez osatuta dagoena. Dei egin diote elkarteko bazkideei, eta baita bazkide ez diren herritar guztiei, etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko eta "elkarlanean elkarteari eusteko". Zuzendaritza berria laguntzeko prestutasuna azaldu dute gaur egungo kideek, herrian mendizaletasunaren zentzu zabala hedatzen jarraitzeko. 

Honen hemen Besaide Mendizaleen Elkarteko zuzendaritza bazkideei helarazitako oharra:

"Kaixo elkarteko bazkide agurgarria:

Zuregana zuzentzen gara garrantzi handia duen gaiarekin.

Datorren urte hasieran zuzendaritza honek bere ibilbidea bukatuko du. Ordezkatuko gaituen taldea osatzeko garaia da.

Herriko ikur den Besaide Mendizale Elkarteak zuzendaritza berria behar du. Historia luze eta handiko elkartea da gurea eta antzeko etorkizuna gura dugu beretzat.

Atzetik datozenei mendizaletasuna ezagutarazteko ezinbesteko tresna da BESAIDE M.E. Mendizaletasuna bere dimentsio guztietan; gozamena, lagunartea, edertasuna, eskuzabaltasuna, bizitza-eskola, gure herriaren ezagutza…

Horretarako hainbat ekintza proposatu izan ditu gure elkarteak, hala nola; Beteranoen irteerak, Mendi irteerak Pirineo eta Picos de Europara, Mondranbike-BTT, Besaide eguna, AIBA!, Eskia, Herri bideen berreskurapena eta Ibilbide berriak, Aterpea erabilgarri, Sagardotegira irteera…

Zerrendatutakoak (edo berriak) aurrera eramango dutenentzako bidelagun eta plataforma moduko bat izango litzateke zuzendaritza.

Beraz, honen inguruan hausnartu dezazun eskatzen dizugu. Beste batzuekin elkarlanean elkarteari eutsi diezaiogun.

Bukatzeko, zuzendaritza berriari laguntzeko gure erabateko konpromisoa adierazten dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak