Maider Morras Azpiazu (Arrasate, 1976) abokatua da ikasketaz, UPV-EHUn lizentziatu zen, eta bestelako formazio esanguratsuen artean Bitartekaritza Familiarreko Gradu-ondoa burutu zuen 2004-2005 ikasturtean UPV-EHUn.
Ofizioz ere abokatua da eta 2004tik hona bulego propioa du Arrasaten. UPV- EHUko Zuzenbide Fakultatean ere irakasle izana da hainbat ikasturtetan zehar irakasgai ezberdinak irakatsiz.
Amaitzeko, esperientzia politikoari dagokionez, zinegotzi izana da Arrasateko Udalean Bildu alderdiaren eskutik 2011-2015 legealdian eta bozeramale izateaz gain Pertsonal zein Berdintasun sailen ardura izan zuen bere gain.