Zumezko jolas parkea eginda borobildu dute ludotekek 30. urteurrena

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 15a, 17:17

Arrasateko ludotekek 30 urte bete dituzte. Ez da nolanahiko urteurrena eta hori ospatzeko zumezko jolas parkea egin dute Biteri plazako lorategian Garaion elkarguneko kideekin batera. Jolas parke finkoa izango da, bizia izango duena, urtaroz urtaro aldatzen joango delako.

Euri zipriztinak jausi arren Santa Marina, Okendo eta Usaetxe ludotekatako hainbat neska-mutiko gerturatu dira jolas parkea eraikitzera. Guraso batzuk izan dituzte lagun, baita Txatxilipurdiko kideak ere, eta Garaion elkarguneko gidarien esanei jarraituta jardun dute lanean lokatz artean. 

Parte-hartze prozesu bidez, neska-mutikoek eurek, erabaki dute zer egin parke horretan. Eta gaur gogor jardun dute lanean eguraldi hobea iristean bertan jolas egiteko asmoarekin.

Erlazionatuak

Zumezko jolas parkea eraikitzen

Mirari Altube Arrese 2018 abe 15 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak