Gaur eta zapatuan kantaldiak egingo dituzte Txorbela Otxotekoek

Xabi Gorostidi 2018ko abe. 13a, 16:11

Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean abestuko dute gaur –19:00etan– Musikeneko abeslariekin erdibana egingo duten kontzertu solidarioan. Zapatuan, ordea, Arrasateko San Frantzisko elizan abestuko dute –20:00etan– taldearen 10. urteurrena ospatzeko, eta hamabost abestiko zerrenda berezi bat prestatu dute.

"10 urte hauetan egin dugun lanaren laburpen bat izango da; lehenengo kontzertutik hasita gaur egunera arte. Denera 115 abesti landu ditugu hamar urte hauetan, beraz, horietatik hamabost aukeratu ditugu kontzertu horretarako. Bertan, askotariko estilo musikalak sartu ditugu gure errepertorioaren lagin bezala, luzeegia ez denaren esperantzaz. Halaber, esker onak eman nahi ditugu gure kontzertuetara hurreratu diren entzule guztiei, euren fideltasunagatik, eta espero dugu horrela segituko dutela beste horrenbeste urtetan"  azaldu du Txorbela Otxoteko kide den Mikel Balantzategik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak