Santamas krosa egingo dute domekan Arrasaten

Xabier Urtzelai 2018ko abe. 13a, 15:52

Domekan, hilak 16, egingo dute Kuadrillen arteko Santamas lasterketa (12:30). Nagusien lasterketaren aurretik, gaztetxoendako probak egingo dituzte. 

Arrasate Kanpanzar Atletiko Taldeak antolatuta domekan egingo dute Santamas Krosaren 41. edizioa. Iaz, Unai Hernandez eta Ane Zabala izan ziren azkarrenak, eta, gainera, hitzordua Jose Ramon Petreñas omentzeko baliatu zuten. Kuadrillen artean, berriz, Kakalardoak eta Oinazkarrak izan ziren onenak. Bada, iaz ia 200 lagunek eman zuten lasterketan izena, eta aurten ere kopuru horretan ibili gurako dute antolatzaileek.
 
Nagusien lasterketa 16 urtetik gorakoendako da (5 euro), baina 11:00etatik 12:00etara gaztetxoendako lasterketak egingo dituzte, urtero moduan, Erdiko Kale eta Iturriotz kaleen artean. 12:30ean, berriz, Monte taberna ondoan hasiko da Koadrila arteko krosa –antolatzaileak 12:00ak arte egongo dira izenak hartzen–. Bada, bi sailkapen jarriko dituzte, bakarkakoa eta koadrilen artekoa –bost azkarrenen denborak hartuko dituzte kontutan– bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak