Ointxe!-ko zazpi jokalari Euskadiko selekzioan arituko dira

Maialen Regueiro 2018ko abe. 13a, 15:54

Kadete eta infantil mailako Euskadiko selekzioan (neskena eta mutilena) izango dira Ointxe!-ko zazpi jokalari. Hala, urtarrilaren 3tik 7ra jokatuko dute selekzioen arteko txapelketa Huelvan. Enaitz Errasti, berriz, Gipuzkoako junior selekzioarekin arituko da, abenduaren amaieran jokatuko den Euskadiko eta Nafarroako txapelketan. 

Zazpi jokalari

Hauek dira Euskadiko selekzioarekin jokatuko duten jokalariak: mutilen kadete mailan, Julen Lorenzo eta Aitzol Lagunilla, nesken kadete mailan, Maider Castellano eta Sonia Pereda, mutilen infantil mailan, Markel Errasti eta Lander Agirre eta nesken infantil mailan, Garazi Agirre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak