Goikobaluren biharko kontzertua, Harremanen aurtengo azken ekitaldia izango da

Maialen Regueiro 2018ko abe. 13a, 13:35

Bihar, 20:00etatik aurrera eta Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian, Goikobaluk kontzertua eskainiko du. Hau, Harremanen aurtengo azken ekitaldia izango da. 

Urtero bezala, Debagoieneko herritar guztiak gonbidatuta daude Goikobaluk eskainiko duen emanaldira. Ahalegin handiz prestatzen dute kontzertua, kausa zintzo honengatik: besteei laguntzea. Izan ere, Harremanek kolaboratzaile, entitate eta taldeengandik jasotzen duen babesa behartsuak laguntzeko da. Are gehiago, jasotako dirua Mozanbikeko Mundukide proiektura eta Indiako familia txiroetako 200 neskatila, baino gehiago artatzen dituen umezurztegi batera bideratuko da.

Laguntzeko modua

Laguntzea guztiontzat da onuragarria; laguntza jasotzen dutenentzat eta giza eta gizarte-laguntza hau ematen dutenentzat. Horregatik, eskuragarri daude Harremanek dituen hainbat kontu korronte, herritarrek ekarpena egin dezaten. 

Laboral kutxa: ES23 3035 0001 50 0010042825
Kutxabank : ES95 2095 5055 51 1061985981
Caixabank : ES67 2100 1972 03 0200112601
Caja Rural : ES83 3008 0253 49 2793534526

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak