Pinudien krisiari buruzko hitzaldia abenduaren 19an Kulturaten

Jokin Etxebarria 2018ko abe. 13a, 12:26

Pinudietan banda marroia gaitza zabaltzen ari dela eta kezka handia sortu da. Egoera berri honen aurrean azken hamarkadetako eredua jarraitu daiteke (landaketa/mozketa) edo beste bide berri batzuk jorra daitezke. Horri buruz hitz egingo dute Kulturaten, abenduaren 19an, 18:30tan

Pinudietan banda marroia gaitza zabaltzen ari dela eta kezka handia sortu da ez bakarrik baso jabeen artean, gizarte osoan baizik. Egoera berri honen aurrean zer egin erabaki beharra dago. Azken hamarkadetako eredua jarraitu daiteke (landaketa/mozketa) edo beste bide berri batzuk jorra daitezke, eta bide hauetatik zein aukeratu ere erabaki beharko litzateke.

Pinudien gaur egungo egoerari eta etorkizunean zer egin daitekeen azalduko  dute Kulturaten, abenduaren 19an, 18:30tan, hiru hizlarik. Besaide Mendizale elkarteak eta Naturtzaintza Kontserbazio Biologiaren euskal Elkarteak antolatuta, biologian doktoreak diren Aitziber Sarobe eta Kiko Alvare eta ingurumen zientziatan aditua den Naiara Corcuerak izango dira hizlari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak