Euskal Herriko Unibertsitateak hezkuntza eskaintza aurkeztuko du gaur Arrasaten

Mirari Altube Arrese 2018ko abenduaren 11

Argazkia: Wikipedia.

Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak izango dira Arrasateko Kulturaten gaur, abenduak 11, 18:30ean, unibertsitatearen gaineko argibideak ematen. 

Jardunaldi horren helburua EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea dela adierazi dute, baita EHUri buruzko informazio orokorra eskaintzea ere, eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzerakoan sortu izan diren zalantzak argitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak