Hardcore zaleek galdu ezineko hitzordua dute bariku gauean

Xabi Gorostidi 2018ko abe. 10a, 12:09
Argazkia: idioteq.com

Lauko kontzertua izango da gaztetxean, punta-puntako hardcore emanaldiekin. Kartelaren buruan Black Knives talde frantziarra dago, Europan zehar Madball edo Agnostic Front bezalako taldeekin aritu izan dena. Eurekin batera Broken Legacy –Oñati–, Viborv –Gasteiz– eta Holy Txala –Bizkaia– taldeak igoko dira oholtzara. Prezio aipatzekoa da, hiru euroren truke lau talde ikusi ahalko dira eta. 

Hona hemen kontzertuko antolatzaile lanetan aritu den Adrian Ugalderen hitzak:

"Lau talde igoko dira oholtzara, euskal herriko hiru eta frantziar bat. Azken hauek, Black Knives, oso ezagunak dira Europa mailan. Espainian emango duten kontzertuetara bidean, Euskal Herrian egingo dute geldialdia. Madball, Agnostic Front eta beste hainbat talde ezagunekin joak dira Europako hardcore festibal onenetan.

[Talde frantziarraren Take the bestr abestiaren bideoklipa ikusteko, egin klik hemen].

Beraiekin batera izango dira Broken Legacy oñatiarrak –metala eta hardcorea uztartzen duen talde gaztea–,  Viborv gasteiztarrak –stonerra hardcorearekin batera nahasten dute eta Fears Away, edo Fourscore taldeetan aritutako musikari beteranoak dira–, eta Holy Txala talde bizkaitarra  –hardcore bizia eta zuzeneko indartsua eskainiz, bizkaitar gazte hauek oholtza hankaz gora jartzen dute–.

Kontzertua 22:00tan hasiko da, ateak 21:30 zabalduko dira eta sarrera 3€ besterik ez dira izango. Kontzertuko antolatzaileoi gustatuko litzaiguke eskerrak ematea AGAKOri, erakutsitako prestutasunagatik eta jarritako erreztasun denagatik kontzertu hau aurrera eramateko, beraien egitaraua kontzertuko planera moldatuz".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak