Zarzuelako zozketarekin 2.000 eurotik gora batu ditu Harreman elkarteak

Xabi Gorostidi 2018ko abe. 10a, 10:30

Zehatz mehatz 2.167 euro batu dituzte, eta Mozanbikeko eta Mumbaieko proiektuetara bideratuko dituzte. Sariei dagokionez, Ereindajaneko lagunek prestatutako lau otarreak Oñati, Aramaio, Zornotza eta Bergara aldera joan dira.  

Bi proiektuon helburua da herri haietan prestatzeko eta lan egiteko aukerak sortzea eta, bide batez, haien bizi-baldintzak hobetzea eta etorkizun itxaropentsua eskaintzea.

"Prestakuntzaren eta lanaren bidez, euren ingurua garatu ahal izango dute, eta tokiko ekonomiak sortu, bertako biztanleak errefuxiatu ekonomiko moduan desplazatzea saihesteko. Eskerrik asko beste pertsona batzuei laguntzen diozuen guztioi, eta, arrasatearrok, Gabon hauetan animatu eta astindu poltsikoak, zuen laguntza oso garrantzitsua da eta" azaldu dute Harreman elkartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak