Ford Mugarrik gain hartu dio liderrari, 30-24

Julen Iriondo 2018ko abe. 7a, 11:41

Lan bikaina egin dute arrasatearrek eta mendean hartu dute Iturripera hamar partidutik bederatzi irabazita zetorren talde bizkaitarra. Erasoan jakin izan zuten euren defentsa apurtzen, eta atzeko lanean sendo jardun zuten, bigarren zatian, batez ere.

Erasoan eta defentsan, bietan egon ziren Ford Mugarriren garaipenaren gakoak. Erasoan, jakin izan zutelako bizkaitarren 4-2ko defentsa –nahikotxo presionatzen zuena– gainditzen, liderrari 30 gol sartzeraino; defentsan, berriz, lehen zatian atzeragotik jardun ostean, bigarrenean 9 metrora irten eta kanpokoen baloi galera gehiago eragin eta hainbat lapurtu zituztelako. 

Minutuak pasa ahala, markagailuan aldea hartuz joan zen Ford Mugarri. Atsedenaldian lau golekoa zen abantaila, 16-12. Bigarren zatian, denbora tarte txikian jasandako bi minutuko hainbat kaleratzeren ondorioz –minutu eta erdiz egotzitako bi izan zituen aldi berean Arrasateko taldeak– gol bakarrera hurbildu zen Urduliz, baina egoera bere onera itzuli eta lehen zatiko joera bera hartu zuen partiduak.

Azkenean, 30-24, garaipen handia Ford Mugarrirentzat.

Erlazionatuak

Ford Mugarri Arrasate-Urduliz

Julen Iriondo 2018 abe 07 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak