MU Ointxe!-k bolada eten nahi du Easoren aurkako derbian

Jokin Etxebarria 2018ko abe. 5a, 15:11
MU Ointxe!-k bolada eten nahi du

Zapatuan, 18:00etan, Musakolan –eta ez Iturripen– jokatuko dute Iñaki Ogara 'Arri'-ren mutilek Easo-Loquillo talde donostiarraren kontra 

Azken bi asteburuetan ez du MU Ointxe!-k nahi bezalako emaitzarik eskuratu. Bai etxean Ardoiren aurka jokatutako partiduan eta baita Pas Pielagos talde kantabriarraren kantxan jokatutakoan, taldeak oso maila ona eman du, atsedenaldira arte. Hortik aurrera, baina, arazoak eduki ditu, eta badirudi luze samar egin zaizkiola norgehiagokak.

Ardoi nafarren aurka galdu zuten arte, jarraian bost partidu irabaziak zituzten mondragoetarrek, eta lehen postuen borrokan bete-betean sartzea lortu zuten. Bi porrot horiekin, baina, taula erdira jaitsi dira Iñaki Ogararen mutilak; hala, egoerari buelta emateko, Easoren aurkako derbia aprobetxatu nahi dute. Talde donostiarra goiko postuetan egotera ohitu da aurreko urteetan, baina aldaketa asko izan ditu udan, eta urte zaila izaten ari da.

Mondragon Unibertsitatea Ointxe! da, berez, faborito derbian, baina ez du ohiko lekuan jokatuko, Musakolako kiroldegian jokatuko baitu zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak