Leire Valorrek Europako Kyokushinkai Karate txapelketan parte hartuko du

Jokin Etxebarria 2018ko abe. 4a, 16:42
Leire Valor, borrokarako prest

Saioa taldeko karateka arrasatearrak Varnara, Bulgariara, bidaiatuko du asteburu honetan, hilaren 7tik 9ra jokatuko den txapelketan aritzeko.

Leire Valor arrasatearrak Europan jokatuko den bigarren Kyokushinkai karate txapelketan parte hartuko du abenduaren 7tik 9ra. KWU-k, Kyokushinkai World Union-ek antolatzen duen txapelketa hau Varnan, Bulgarian jokatuko da, eta Saioa Karate taldeko kidea bertan izango da, esperientziarekin disfrutatu eta lanik ahalik eta txukunena egiteko helburuarekin.

Karate modalitate hau kirol honetan dagoen gogorrenetakoa da, txaplketak K.O.ra jokatzen dira eta ondo prestatuta egon behar duzu borroka bati aurre egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak